Ekintzak

Ekintza eta aktibitate ugari dago urte guztian zehar, baino gehien bat, udan daude ezagutu eta bisitatzeko ekintza eta festak.

San Ferminak dira Lesakako festa nagusiak, Uztailaren hasieran, bertakoak eta kanpotik datozten bisitari guztiak gozatzeko prestatuak. Oso festa ezagunak dira, eta izugarrizko jendetza etortzen da kanpotik, gazte jendea gehien bat.

Jaiak dirauen bost egun horietan ekitaldi asko daude, baño badago bat jendeak oso atsegin duena, “Zubigaiñeko dantza”. Sei dantza ezberdin daude, ezpatadantzariek Onin ibaiaren petrilaren gainean dantzatzen dituztenak.

Ekitaldi gehiago edo informazio gehiago hemen.

Ekainaren lehenengo igandean, artisau eta elikadura azoka antolatzen da Etxalar herrian. Gazta txapelketa, herri bazkaria eta dantzak.

Uztaila bukaeran, Elizondo herrian, “Baztandarren Biltzarra” antolatzen da. Baztango herri guztien artean antolatzen den iñauteria da. Herri bakoitzan “gurdi” bat eta parodia bat prestatzen du, eta Elizondoko kale nagusitan zehar ibiltzen dira.

 

Abuztuaren hasieran, Berako jaiak dira, Lesakatik bost bat kilometrotara dagoena. Informazio gehiago: www.berakoudala.net.

Abuztuaren erdikaldean berriz Etxalarko jaiak izaten dira, Lesakatik 5 kilometrotara dago eta oso herri lasaia eta polita da. Informazio gehiago: www.etxalar.org.

Urriaren bukaeran Lesakan neguko Azoka egiten da. Bertan, ganadu lehiaketa, artisautza erakusketa, fruitu eta barazki salmenta, arropa, eta abar...izaten da.

Eguberritan, ekintza garrantzitsuena Olentzero eguna izaten da (abenduak 24) Herriko plazan Olentzero lehiaketa antolatzen da. Esan beharra dago egun hau Euskal Herri osoan ospatzen dela eta gainera Olentzero hemen sortu zela, Lesakan.

Ekitaldi Gehiago.