Historioa

Goiko Iraga, Zala auzoko baserri zahar bat zen, gutxi gora-behera 1814 urtekoa. Eraikin hau argamasa eta harrien bitartez egina dago, garai batean egiten zen bezala. Lehioetariko batzuk ere, forma berezia zeukaten, estuak kanpotik eta zabalak barrutik, batetik argia sartzen usten zuten eta bestetik aurkariengandik babesteko eginak zeuden.

2005. urtean, baserriak, su artu zuen eta paretaz aparte, ez zen ezer zutik gelditu. Estruktura egurrezkoa izaki, bertan xehetu zen.

Lau urte geroago, zahar-berritze lanak hasi ziren eta 2013ko abuztuaren 1an lanak bukatu eta irekeiera eman zitzaion.