Istalazioa

Landaetxeak bi solairu dauzka, 8 pertsonentzat prestatua dago eta nahi izan ezkero, beste bi pertsonentzat prestatu daiteke, baina aldez aurretik abisatuz. Beheko solairuan, sukaldea, jangela, egongela, logela eta komun bat daude. Sukaldea, elektresna elektrikoaz zeharo hornitua dago. Goiko solairuan beste hiru logela ditugu. Logela bakoitza bere komunarekin.

Logela guztiak, errustiko itxura daukate eta oso atseginak dira. Etxe osoak, berokuntza zentralizatua dauka.

Kanpo aldetik dagokionez, lorategia, aparkalekua, baratza, erretokia,eta txikientzako jolastoki eder bat daukagu, etxeko txikienek nahikoa jolastu dezaten.

Horretaz gain, txakurren bat izan ezkero, hauentzat eginiko leku aproposa daukagu. Etxe barruan ez da inolako animalirik onartzen.

Etxe barruan erretzea guztiz debekatua dago.

Inguruko baillararen ikuspegi ezin hobea dago lorategitik, mendiz inguraturik eta naturan murgildurik. Bertan bizi den lasaitasunak, deskantzatu, deskonektatu, hitz egin edo irakurtzeko leku paregabea bihurtzen du landa-etxe hau.